iniziatibak

Gure konpromisoaren gauzatzea.
Jasangarritasuna ez da bi eguneko gauza, ezta gu ere.
Errespetuaren mezua era aktiboan, partehartze
interesgarriekin eta multilokalizatuta zabaltzen dugu.


berdetxe

Sektore ezberdinetan erreferente diren profesional eta espezialisten esku datozen jardunaldiak, hitzaldiak, Q&A, ekitaldiak…  gure baliabideen erabilera jasangarriaren inguruko kuriositatea asetuko duten dinamika eta eztabaidekin.


greenpreneurs
bizkaia

Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean ari gara ekonomia berdean ekin nahi duten langabetuei zuzenduta dagoen programa hau aurrera eramateko. Doakoa da eta 3 hilabeteko iraupena du.


mugikortasun
astea

Durangoko Udalarekin elkarlanean aritzen da European Mobility Week-en mugimendua bertaratzen. Berdeagok kontzientziaziorako akzio eta jardunaldi ludiko ezberdinak antolatzen ditu urtero.


aukera
berdea

Bere helburu nagusia gai hauen inguruko iniziatiba berrien sorkuntza sustatzea da, ekintzaile ameslariei zuzendutako ideia lehiaketa baten bitartez.