Sin categoría

blog

Bide bakarra dago, martxan jartzea

berdeagoren ekosistema berriak aukera guztiei ongietorria emango die

Gizadiaren zati batek existentzia eroso bat darama planetan. Dena eskura dago, azpiegiturek, besteak beste, erraz mugitzea, bidaiatzea, telebistan ikusten duguna kontsumitzea eta Internet bidez eskatutakoa etxera eraman ahal izateko zerbitzuak ahalbidetzen gaituzte.

Lurrean izan dugun ibilerak ordea, bere aurpegirik desatseginena ere erakutsi digu. Hemen ikus ditzakegu ingurugiro krisiaren zifra batzuk:

– Aldaketa klimatikoa_ Pariseko Akordioa bete ahal izateko eta ingurumen katastrofe bat ekiditeko, NEGren emisioak %40 eta %70 batetan gutxitu behar dira 2050erako

– Airearen kutsadura_planetaren biztanleen %95a OMEk gomendatutakoa baino partikula fin gehiago duen airedun guneetan bizi da

– Bioaniztasuna_gaur egun, kostalde eta itsasertzean babestutako guneak ez dira %16era heltzen, lurrazalean berriz %15era ere ez.

– Ozeanoak_Urtero 8 milioi tona plastikok gure ozeanoetan amaitzen dute

– Ur geza_ Lurrean existitzen den soilik uraren %0,007a da edangarria, eta urtero gutxitzen doa kutsadura dela eta. Munduan 1.100 milioi pertsonak baino gehiagok ez dute inolako sarbiderik ur edangarriaren iturri zuzenari. Estatu Batuetan 1.300 milioi litro ur kontsumitzen dira egunero. Europan baino 5 aldiz gehiago.

– Nekazaritza eta lurrazalaren erabilera_ 2050ean 4.000 milioi bat pertsona basamortutako lurretan bizi beharko dira. Elikagaien %33a alferrik galtzen da, batez ere herrialde garatuetan.

Arrazoi kezkagarri hauengatik, azken urteetan helburu, neurri eta aliantzak jarri ditugu mahai gainean. Planetarekin dugun elkarbizitza hobetu ahal izateko eta guztion artean konpondu behar dugun arazo globala delako.

Hala eta guztiz ere, badago energia garbiagotara trantsizioa egiteko beharra ulertzen ez duena, edota gure baliabide naturalen erabilera eraginkorragoa egitearena, kontzienteki kontsumitzearena… Bai eta ekosistema hauskor honetan eragindako kalteak erreparatzeko beharra. Guztiongandik interdependentea den ekosistema batean bizi bait gara.

 

Gure adimena eta baloreak aurrekoarekin bat datoz, eta horrela berdeago taldeak hazten jarraitu du ekosistema berri bat sortu duen arte, Haizelan S.Coop. kooperatibako taldearekin, noski.

Gizarte berdeago batera elkarrekin heltzeko eta hazteko lan egiten dugu, etorkizunean biztanleak eta erakundeak ere bide hau jarraitzen laguntzeko asmoarekin.

Martxan jarri gara aurretik lantzen genituen iniziatiba eta akzioekin, Berdeago Jasangarritasunaren Euskal Azoka, Turinea turismo arduratsuaren web plataforma, Ingurubide konponbideen erakusketa iraunkorra, Artigas Ingurumen-Hezkuntzarako Zentroa… izan daitezkeen bezala. Formatu berriago batzuk ere esploratu nahi ditugu, inor atzean geratu ez dadin, helduak eta gazteak, enpresak eta partikularrak…

 

Ibilbide luzea izan dezaken aukera bakarra denez, bide ziurrak, sormentsuak eta dinamikoak sortzeko apustua egingo dugu. Eta Euskadin existitzen den potentzialarekin hasi nahi dugu gure bidea. Zure etorkizuna babestera etorri nahi duzu?

FIRMA:

Karmele Gómez

+34 695 74 54 66

karmele@berdeago.com